Agustin Valdivia alkateak eta Jaietako zinegotzi Txus Alonsok udalak aurtengo San Pedro Jaietan jendaurrean ariko diren musika taldeak ezagutarazi dituzte. Horien bitartez, "udalerriko kaleak eta plazak askotariko adin eta gustuentzako agertoki handi" bilakatu asmo dituzte.
Alonsok nabarmendu du programazio "orekatu eta pentsatua" eskaintzea izan dela helburu nagusietako bat, "herritar guztiek jaien barruan euren espazioa" aurki dezaten. Hori horrela, askotariko estiloetako musikaz gozatu ahal izango dute emanaldietara joango direnek, hala nola, "pop.rocka, festetako musika, emanaldi bereziagoak eta gaueko zein dantzaldiko girokoak". Programatutako kontzertu guztien artean, gainera, herriko artistak ere izango dira: Jagoba, Hazas, The Noise Makers eta Ibai Berriak.
Era berean, ezagutarazitako programazio prestatu eta posible egiteak dakarren "antolamendu bolumen handia" ere azpimarratu dute udal ordezkariek: Hori horrela, Valdiviak azaldu du udalak "ahalegin handia" egin duela lasarteoriatar guztientzako jai "ireki eta parte hartzaileak prestatzeko. Bidenabar, Jaiak sailari eta festen antolakuntzan inplikatutako kolektibo guztiei eskerrak eman dizkie.
Musika emanaldien egun, ordu eta lekuak
Ekainak 26, ostirala
- Okendo plaza
- 23:00etan, Jagoba.
- 23:50ean, Hazas.
- 01:30ean, Mirari.
- Isla plaza
- 23:00etan, Los Tenampas
- Gazteen eremua (ORIARTE BHI)
- 00::00etan, DJ
- Jaizkibel plaza
- 00:30ean, La otra oreja
Ekainak 27, larunbata
- Okendo plaza
- 23:00etan, Chambao
- 01:30ean, Modus Operandi
- Isla plaza
- 13:00etan, Voces de Navarra
- 23:00etan, Orquesta Pasarela
- Gazte eremua (Oriarte BHI)
- 00:00etan, DJa
- Jaizkibel plaza
- 00:00etan, La orquesta Mondragon
Ekainak 28, igandea
- Okendo plaza
- 00:00etan, Süne
- Isla plaza
- 19:00etan, Mocedades
- 00:00etan, Duo Imperial
- Gazte eremua (Oriarte BHI)
- 23:00etan, DJa
- Jaizkibel plaza
- 00:00etan, Gato con jotas
Ekainak 29, astelehena
- Isla plaza
- 23:00etan, Orquesta Tsunami
- Gazte eremua (ORIARTE BHI)
- 23:00etan, DJa
- Jaizkibel plaza
- 20:00etan, The Noise Makers
Ekainak 30, asteartea
- Okendo plaza
- 18:00etan, Las Balkan Paradise Orchestra
- Isla plaza
- 19:00etan, Ibai Berriak
Honako ikus-entzunezkoa egin dute udal ordezkariek sanpedroetan ariko diren zenbait talde iragartzeko: