Egoera honetatik kezkagarriena, ordea, inpunitatea da; marra gorriak ustekabean zurituko balira bezala. Salatu ez ezik txaloka hartu dute zenbaitek beste estatu burujabe batean sartu, erasotu eta presidentea eta haren emaztea bahitzea. Horien artean, gure artean ondotxo ezagutzen dugun Repsoleko buruak, kasu. Batzuentzat venezuelarrei eskuburdinak kentzeko ekintza izan dena, lepo inguruan soka jartzeko maniobra bezala ikusten dugu beste batzuk.
Panorama honen aurrean, herritarrak lozorroan gaudela iruditzen zait, gure barruan sartuta, distraituta, parean dugunari iskin egin eta gure arreta beste nonbaiten dugula. Eta hori primeran datorkie Trump eta enparauei munstroa elikatzen jarraitzeko.
Gaurik beltzenaren ostean ere iristen omen da egunsentia, eta urte berriari gaurik beltzenaren hondarrean egotea desiratzen diot. Tira, nahikoa zaunka egin dut lerrootan, ea scroll pixka batek barruko ezinegona arintzen didan.