Esan bezala, lan hori Donostiako Zinemaldiko Zinemira atalean eman zuten irailean eta Irizar Saria eskuratzeko hautagai ere izan zen. Urnietan aurrestreinatu bezperan Gasteizko Euskal Dokumentalen XI. Astean erakutsiko dute hilaren 23an eta, hilabete geroago. Hazparneko Zinegin jaialdira eramango dute.
Ibilbide komertzialari dagokionez, azaroaren 16tik aurrera egongo da ikusgai Hego Euskal Herriko zinema areto komertzialetan.