Ez Dok Amairu taldearekin urratutako ibilbideaz harago, Iriondok beste makina bat gauza izan zituela erakutsi dute dokumentalean eta euskal kulturaren transmisioan "erreferentea" izan zela. Beste zortzi emakumeren lekukotzak harilkatuta, donostiarraren beste hainbat aurpegi ezagutuko dituzte dokumentala ikustera joaten direnek: gaur egun erreferente direnentzat zer-nolako erreferentea izan zen bera.
Lana estreinatuta, herritarrek iragarri dute azaroaren 14an eramango dutela Hego Euskal Herriko eta Nafarroako zinema aretoetara. Ipar Euskal Herrira, berriz, geroxeago, abenduan. Horri lotuta, biek ala biek espero dute euren lana Lasarte-Orian ere erakustea.