Haurren txupinazoa jaurtitzearekin batera lehertu da festa Zabaleta auzoan. Jaiei hasiera emanda, oholtza gainera igo dira, bakarka zein taldean, gaztetxo ugari, eta dantza zein kanturako talentu ederra dutela erakutsi dute. Erakustaldi horrek iraun bitartean, elastikoak auzoko festen ikurrarekin serigrafiatu dituzte bertan bildutako askok, eta mokadutxo goxoak dastatu dituzte txosnan bildu direnek. Giro paregabea izan dute jaien lehen egunean