Adin txikiko haurrak izateak ez du esan nahi edozen gairi buruz galdetu ezin zaienik. Kontrara, askotan, benetako harribitxiak jasotzen ditugu bueltan, eta horrela izan da oraingoan ere. Marrazki eta ipuin ederrak egiteaz gain, gogoeta polit askoak egin dituzte Euskaraldiari eta batez ere euskarari buruz, hala nola "altxor" bat dela edota ulertu edo hitz egiten dutenek "izugarrizko zortea" dutela.
Euskaraldia irudikatu eta marrazteko modu eder hau ariketa ezin hobea izan daiteke mugimendu sozialaren laugarren aldiaren azken txanpari eusteko; gogoratu igandea izango dela azken eguna, hilak 25. Hori bai, koordinazio gunekoek behin eta berriro esan dutenez, 26an hasiko da benetako erronka.