Begiraleetako batek, Sara Etxeberriak, azaldu du "esperientzia aberatsa" bizitu dutela lanketa hau gauzatu bitartean: "Beste sorleku batzuetako pertsonen errealitatea ezagutzeaz gain, gazteek bideogintzaren alorrak ezagutu eta landu dituzte". Hilaren 23ko Milakultura egunean parte hartuko dute, izan ere, jantzi tradizionalen errepresentazioak egingo dituzte partaideek.