Milakultura eguna aurkezteko agerraldia

Txintxarri Aldizkaria 2025eko maiatzaren 9a

Dagoeneko zabala zen sarea are gehiago hedatu dute Lasarte-Oriako Bizipoza taldea osatzen duten eragileek eta festa koloretsu bat aurrera eramango dute hilaren 23an, goizetik iluntzera arte. Aurtengo lanketa kulturartekotasunaren bueltan ardaztu eta garatu dute eta irrikaz daude hilabeteotan jorratu dutena herriratzeko.