Hilaren 15etik 25era eraman beharreko txapak Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuan (09:00etatik 14:00etara) nahiz Ttakun Kultur Elkartearen bulegoan (09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, astelehen goiz eta ostiral arratsaldeetan salbu) jaso ditzakete herritarrek.
Ostegunean bertan mintzodromoa eta hasiera ekitaldia aurrera eramango ditu Lasarte-Oriako Euskaraldiaren Koordinazio Guneak. 10:00etatik 11:00etara eta 19:00etatik aurrera izango dira bi ekimen horiek, hurrenez hurren, Okendo plazan.