Bideo onenak aukera ditzakete herritarrek igandera arte

Txintxarri Aldizkaria

Euskaraldia girotzeko ekimen nagusia izan da bideo laburren lehiaketa. Partaideek 27 ikus-entzunezko bidali dituzte hiru kategoriatan eta orain herritarrek aukera dute modalitate horietako bakoitzeko lan gogoena zein duten adierazteko, Lasarte-Oriako Udalaren atari digitalean. Nortasun agiriaren zenbakia zehaztu beharko du bozkatzaile bakoitzak.