Bideo laburren lehiaketan parte hartzeko azken egunak dira

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 23a, 10:00

Maiatz erdialdeko Euskaraldirako motorrak berotze aldera, besteak beste, bideo laburren lehiaketa antolatu dute Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Ttakun Kultur Elkarteak. Hilaren 28ra arteko epea dute herritarrek parte hartzeko. Ikus-entzunezkoak grabatu eta bidaltzera animatu dituzte eta gogoratu "sari bikainak" daudela jokoan.

Hiru kategoriatan parte har dezakete lasarteoriatarrek: banaka edo binaka, taldeka edo kuadrillan eta familian. Bideo bozkatuenetako bakoitzagatik 500 euro irabaziko ditu garaileak, eta, epaimahaiaren sariagatik, 1.000 euro. 

 

Dozena bat bideo baino gehiago aurkeztu dituzte jada herritarrek. Esteka honetan ikus ditzakezue horiek guztiak.