'Retazos' bildumako lau liburuak aurkeztuko ditu gaur Jose Luis Navarrok

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 8a, 08:00

'Dos libros lasartearras del siglo XVII' aurkeztu zuen Navarrok urtarrilean. Hitzaldi aretoa lepo bete zen.

Historialari lasarteoriatarrak jo eta ke jarraitzen du gure udalerriaren historia jaso eta gizarteratzen. Oraingo honetan, lau idazkitan bildu dituen atal desberdinen berri emango du kultur etxeko hitzaldi aretoan, 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da.