Garcia goizeko seiak jota iritsi da Zabaleta auzora. Buenos Aires aldapatik jaitsi, Kalbario bidetik sartu eta Okendo plazarantz egin du. Ezusteko polita jaso du bertan Garciak, izan ere, petardo eta argiekin zain zituen zenbait senide eta lagun. Kuadrillan zeharkatu du enparantza eta Hipodromo etorbidera sartu denean, jasotako harreragatik pozik, erronka amaitu osterako plana proposatu die beraiekin zihoanei: "Honek kaña bat merezi du hurrengoan!". Erritmo onean abordatu du gure herria piratak, presarik gabe baina martxari eutsita. Hanka eta buruz "oso ongi" zihoala baieztatu dio TXINTXARRI-ri.
Hipodromoko zubia zeharkatu aurretik "aupa Lasarte!" esan, gure herria zeharkatzen lagundu diotenei eskerrak eman eta Usurbilerantz egin du, Gipuzkoako herri eta hiriak abordatzen jarraitzeko prest.
Amaierako festa
Ondo bidean, herritarra bihar iritsiko da helmugara, Asteasura, 12:00etan. Jolasak, hitzaldiak eta ongietorri ekitaldia antolatu dituzte bertan:
Ver esta publicación en Instagram
Garciaren martxaren berri zuzenean izan nahi dutenek @pirata.garcia Instagram kontuan topatuko dute itzulia GPS bidez jarrai dezakete. Halaber, berarekin batera metro edo kilometro batzuk egitera animatu ditu herrian herriko bizilagunak.