Gaurko egunez, esfortzu handiak eginda, pornografia erabat uztea lortu dut. Erabaki hau hartzera eraman nauena, besteak beste, pantaila bidez etorri den informazioa izan da, Alejandro Villena ¿Por qué no? Cómo prevenir y ayudar en la adicción a la pornografía liburuaren egilea eta pornografian aditua den psikologo eta sexologoari egindako Youtubeko elkarrizketa bati esker hartu bainuen, behin betikoz, pornografia uztearen erabaki hori. Honela, informazio hori modu laburtuan helaraztea da nire gaurko xedea.
Hasteko, gaur egungo estatu mailako datu kezkagarri batzuk emango ditut: kontsumoaren hasiera 9 urtetik 11 urtera ematen da, industria pornografikoak Amazon eta Netflix-ek baino ikustaldi gehiago dauzka, sarean dagoen pornografiaren %20a haurren pornografia da eta helduen %4ak noizbait haurren pornografia kontsumitu du.
Gaiak duen eragin soziala altua denez ikerketa asko egin dira. Horietako batean, adikzio-pornografikoa zuten %50ak baina gehiagok antsietatea, depresioa, TOK edo ADHN garatu zuten. Honen haritik, osasun mentala eta pornografia estuki lotuta daudela ikusten ari gara. Izan ere, ikertzen ari da pornografia egunero kontsumitzen bada garuna fisikoki aldatu egiten dela. Drogaren eta jokoaren menpe dauden pertsonen garunak eta pornografia egunero kontsumitzen duten pertsonen garunak oso antzekoak direla ikusi da erresonantzia magnetikoetan atera diren irudietan. Pornografiak garunaren estruktura aldatzen du eta sentikortasunik gabe utz gaitzake sentikorrak izan beharko ginatekeen estimuluen aurrean.
Honezaz gain, garunaren ordainsari-sistema kaltetzen du, hiperaktibazio bat eraginez (kokainazale baten garuna bezalakoa da garuna iruditan), eta honek ere motibazioan eragina dauka, dopamina sistema kaltetzen baitu. Gainera, lobulo frontaleko garun-masa (substantzia grisa eta txuria) txikiagotzen du. Alegia, ekintzak planifikatu eta zuzentzen dituen kapitain lanak egiten dituen garunaren alderdia kaltetzen da pornografia egunero kontsumitzen bada. Eta hau guztia gutxi balitz, ispilu neuronak kaltetzen dituen ikerketak ere egin dira, alegia, enpatia eta ikasketarekin zerikusia duten neuronak kaltetzen ditu pornoaren kontsumo altuak. Laburbilduz, adimen urritasuna eragiten du.
Maila indibidualetik haratago, pornoak biolentzia sexuala normalizatzen du eta eguneroko bizitza kaltetzen duten espektatiba faltsuak sortzen ditu, eredu pornografikoarekin harremantzen baitira bikote asko. Honi lotuak daude ere disfuntzio tentekorra eta plazera lortzeko ezintasuna. Argi dago, bikote-harremanetan erreferente oso txarra dela, faltsua izateaz gain biolentzia normalizatzen duelako.
Gauzak argi gera daitezen, pornografia biolentzia da. Hortaz, geroz eta eduki sexual biolentoagoak kontsumitu orduan eta biolentoagoak izateko probabilitatea ere altuagoa izango da. Hau da, gizon bezala bortxatzailea izateko edo emakume bezala bortxatua izateko aukera gehiago dago. Eta noski, probabilitateetatik errealitateetara igarotzen garenean biolentzia kasu asko topatzen ditugu industriaren barruan zein industriatik kanpo.
Bukatzeko, pornografiaz esan nahi nuke, isilpean, gizarte eredu penagarri bat bultzatzen ari dela. Gure arreta eta dirua besterik nahi ez dituen industria anker baten aurrean gaudela argi izan behar dugu, zeinak ez duen ez gizon ez emakumeen garapen osasuntsua inondik inora ere bilatzen. Ikusi dugun bezala, ez dago ondoriorik gabeko pornografiarik, argudioei jarraiki, maila pertsonalean eta politikoan kaltea besterik ez baitu eragiten. Nik egin dut iada nire hautua: pornografiaren kontsumo osasuntsu bakarra zero da.