Euskararen erabilera bultzatzeko ariketa erraldoiaren laugarren aldia gero eta gertuago dago: maiatzaren 15etik 25era ospatuko dute Euskal Herri osoan barrena, eta, jakina, baita Lasarte-Orian ere. Euskaraldiaren bueltakoak prestatzen hasita dago honezkero talde eragile bat (Lasarte-Oriako Euskaraldiaren koordinazio gunea) eta iragarri du udalerriko elkarte eta eragileekin batera egingo duela saio bat.
Horretan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute https://labur.eus/aurkezpenalasarteoria esteka erabilita.