Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetaria osasungitzaren pribatizazioaz ariko da, Tolosaldean arreta berezia jarrita

Txintxarri Aldizkaria 2024ko azaroaren 14a

2021eko urtarrilean herrian izan zen Zelaieta, Zaldibarko zabortegian gertatutakoari buruz hizketan.

Lasarte-Oria Osasun Publikoaren Alde (LOOPA) plataformak Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetaria gonbidatuko du herrira hilaren 21ean, 'Diagnóstico Tolosaldea. La privatización de la sanidad en el oasis vasco' liburua aurkeztera. Ekimen ireki hori kultur etxeko hitzaldi aretoan aurrera eramango dute, 19:00etatik aurrera.

Ez da ikerketa kazetari hori Lasarte-Oriara etorriko den aurreneko aldia, izan ere, 2021eko urtarrilean Zaldibar zona cero liburua izan zuen hizpide; Bizkaiko udalerri horretako zabortegiaren hondamendiaren (2020ko otsailean jausi zen) harira ondu zuen lan hori. Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak gonbidatuta etorri zen Antonio Mercero aretora.

Erlazionatuak

Sei hilabete geroago, irtenbiderik ez

Txintxarri Aldizkaria 2024 urr 26 Gizartea

Zaldibarren gertatutakoa argitzeko ikerketa

Txintxarri Aldizkaria 2021 urt 12 Gizartea