Arartekoaren Bulegoari kexa bat bidaliko dio LOOPA plataformak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ira. 26a, 12:16

Lasarte-Oriako Osasun Publikoaren Aldeko plataformak (LOOPA) iragarri du kexa formal bat aurkeztuko duela Arartekoaren Bulegoan. Aurreratu dute hilabeteotan bildu dituzten herritarren 1.500 sinaduratik gora ere eramango dituztela bertara. Kexa publikoki bidaliko dute eta horretarako ordu laurdeneko kontzentrazioa egingo dute datorren astelehean, hilak 30, Okendo plazan, 11:30ean. Ondoren, komunikatu bat irakurri eta Correosek Geltoki kalean duen bulegora joango dira, manifestazioan. Plataformako kideek herritarrak animatu dituzte aipatu ekimen horrekin bat egin eta parte hartzera.