Etxebizitza eskubideaz hausnartuko dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko azaroaren 13a

Urriko saioan kulturartekotasunaz jardun ziren.

Hilabete honetako hizketagaia etxebizitza eskubidea izango dela iragarri du Borobilean Elkarteak. Horri buruzko mahai ingurua gaur egingo dute, Oriarte institutuko Landaberri eraikinean, 19:00etan. Ohi bezala, jarduera irekia izango dela gogorarazi dute antolatzaileek: "Zatoz eredu desberdinak ezagutzera informatuz, hausnartuz eta aktibatuz". Euskara ulertzen ez dutenentzat itzulpen zerbitzua emango dutela gehitu dute.

Gauzak horrela, Usurbilgo alkate Agurtzane Solabarrietak Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioen proiektuaz ariko da; Errenteriako alkate Aizpea Otaegi, udalerri hori eremu tentsionatu izendatzearen erabakiaz; eta Xuar Agirre gazte lasarteoriatarra, etxebizitza kolaboratiboez. 

Herritarrak saiora bertaratzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.

 

Erlazionatuak

Gakoa elkarbizitza dela borobildu dute

Txintxarri Aldizkaria 2024 urr 25 Gizartea