2024/06/29 12:00 - 14:00

Jaia

Sorgin Jaiak: Bizipozaren Akelarrea

Sorgin Jaiak: Bizipozaren Akelarrea
Oriarte Landaberri institutua eta Askatasunaren parkea, Lasarte-Oria

Bizipozaren Akelarrea ospatuko dute larunbat honetan, 12:00etatik aurrera, Sorgin Jaien egitarauaren barruan. Oriarte Landaberri institutuan elkartuko dira parte hartzaileak Porrotx eta Marimotots pailazoekin irri, kantu eta dantza egin nahiz ametsak margotzera. Horren ostean, Xumela koruarekin eta Bizipoza elkartearekin Askatasunaren parkera joango dira, kalejiran, ametsak landatzera.