Porrotxek eta Marimototsek larunbateko Bizipozaren Akelarrera gonbidatu dituzte herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 25a, 09:00

Bizipozaren Akelarrea ospatuko dute larunbat honetan, 12:00etatik aurrera, Sorgin Jaien egitarauaren barruan. Oriarte Landaberri institutuan elkartuko dira parte hartzaileak Porrotx eta Marimotots pailazoekin irri, kantu eta dantza egin nahiz ametsak margotzera. Horren ostean, Xumela koruarekin eta Bizipoza elkartearekin Askatasunaren parkera joango dira, kalejiran, ametsak landatzera.