Datorren asteko larunbatean, hilak 29, Sorgin Jaiak-ek Elkartasun Eguna aurrera eramango du. Horren barruan euskal presoen aldeko manifestazioa eta herri afaria programatu ditu, 19:30ean eta 21:30ean hurrenez hurren. Antolatzaileek jakinarazi dute otordurako txartel bakoitzak 18 euro balio dituela eta Ilargi nahiz Tiburtzio Artizar tabernetan eros ditzaketela herritarrek.