Sorgin Dantza prestatzeko bosgarren saioa, gaur arratsaldean Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 18a

Okendo plazan ari dira hilaren 28ko Sorgin Dantza prestatzen. Bosgarren entsegua aurrera eramango dute gaur 20:00etatik aurrera. Eguraldi txarra eginez gero, Oriarte Landaberri institutura edo Sasoeta LH ikastetxera joango direla jakinarazi dute antolatzaileek.