Lasarte-Oriako 65 urtetik gorako hamabi pertsonaren artetik aterako dira aurtengo Gure Patxintxiak, emakumezko eta gizon bana. Nortzuk izango dira, ordea? Zure esku dago hori erabakitzen laguntzea, irakurle: gustukoen dituzun bi pertsonak aukeratu, eta bozkatu! Horretarako azken eguna hilaren 24a izango da, astelehena.