Sorgin Jaiak-ek bihar aurkeztuko du aurtengo festetako egitaraua, Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 13a, 09:11

Katxiporreta omendu zuen iaz Sorgin Jaiak-ek, Okendon bertan.

Lasarte-Oriako sorginek hilabeteak daramatzate edabe magikoa lantzen eta prest dute jada. Herriko festa alternatiboak aurrera eramaten dituen eragileak, Sorgin Jaiak-ek, iragarri du Okendo plazan emango duela egitarauaren berri, 18:00etan. Kuadrilla gazteetako kideak animatu dituzte blusa jantzi eta agerraldira bertaratzera.