Gaur arratsaldean hasiko dira sanpedroetako makarroi janerako txartelak saltzen

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 10a, 10:53

Ttakun Kultur Elkarteak jakinarazi du gaur jarriko dituela salgai San Pedro Jaietako makarroi janerako txartelak, 16:00etatik 18:00etara, 3 eurotan, agortu arte. Atsobakarren egingo dute bazkari hori, hilaren 28an, 14:00etan. 2012 eta 2015 urteen artean jaiotako gaztetxoentzat da.

Euskara elkartearen bulegoko ordutegia hauxe da: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Astelehen goizetan eta ostiral arratsaldeetan itxita dago. 

Makarroi jana, esan bezala, hilaren 28an egingo dute. Hau da prestatu duten egitaraua:

  • 12:30ean, Okendo plazan elkartuko dira, haurren txupinazoaren ondoren. Minutu batzuk geroago kalejiran abiatuko dira Atsobakarrera, txarangaren laguntzarekin.
  • 14:00etan, Atsobakarren, makarroi jana egingo dute.
  • Bazkalostean, Atsobakarren, ur jolasak eta Busti Blai egingo dituzte.