Sanpedroei buruzko zenbaki bereziak prestatzen ari gara

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 6a, 12:57

Urtero-urtero bi edizio berezi publikatzen dutugu herriko festen bueltan: sanpedroak hasi baino lehen bat, (aurtengoa, hilaren 21ean) eta ondoren bestea, (uztailaren 5ean). 

Bi aldizkari horietan iragarkiak jartzeko erreserbak egiteko epea ireki dugu, eta gainera, deskontu bereziak egingo dizkiegu herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresei. Bi zenbaki berezi kaleratuko ditugu. Lehena, hilaren 21ean jasoko duzue postontzietan. Bertan, besteak beste, egitarau ofiziala zein Sorgin Jaiak-ena topatuko dituzu, baita erreportaje eta elkarrizketa interesgarri batzuk ere. 32 orriko bigarren agerkarian festek eman duten guztia jasoko dugu, eta uztailaren 5ean publikatu; argazkiek izango dute protagonismoa, batez ere. 

Tarifak publizitatea@ttakun.eus helbidean eska ditzakezue, edo 646 82 44 66 telefonora deituta; WhatsApp bat ere bidal daiteke

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu orain arte publizitate proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi, eta gainontzekooi animatu nahi zaituztegu parte hartzera, ahal duzuen neurrian, gure helburuetako bat herriko merkataritza eta komertzioa bultzatzea baita.