Sorgin Dantza prestatzeko bigarren saioa aurrera eramango dute gaur arratsaldean Okendo plazan, 20:00etan. Hurrengo entseguak hilaren 11n, 13an, 18an, 20an eta 25ean izango dira. Eguraldi txarra eginez gero, Oriarte Landaberri institutuan edo Sasoeta LH eskolan elkartuko direla jakinarazi du Ttakun Kultur Elkarteak.