65 urtetik gorako bi pertsona maitagarri omenduko dituzte aurten ere

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 4a, 12:16

Sebastian Kerejeta eta Milagros Etxaniz izan ziren iazko Gure Patxintxiak.

Gure Patxintxiak sariak emango ditu Ttakun Kultur Elkarteak, sanpedroetan. Herritarrei jakinarazi die hilaren 16ra arte dutela aukera hautagaiak bidaltzeko. Bozketa epea hilaren 17tik 24ra artekoa izango da eta bi omenduek 28an jasoko dute aitortza.

HAUTAGAIAK BIDALI