Gaur hasiko dira Sorgin Dantza prestatzen

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 4a, 12:06

Sanpedroetako lehen egunean, hilaren 28an, dantzatuko dute Sorgin Dantza herriko kaleetan barrena. Ekimen ikusgarri eta kuttun hori prestatze aldera zenbait saio antolatu ditu Ttakun Kultur Elkarteak. Gaur arratsaldean aurrera eramango du lehenengoa, Okendo plazan, 20:00etan. 

Hurrengo entseguak hilaren 6an, 11n, 18an, 20an eta 25ean izango dira, Okendon bertan. Eguraldi txarra eginez gero Oriarte Landaberri institutura edo Sasoeta ikastetxeko gimnasioan jardungo dira.