Datorren asteartean hasiko dira Sorgin Dantzako entseguak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 31a, 09:51

Ttakun Kultur Elkartea hasi da sanpedroetan aurrera eraman ohi dituen ekimenak prestatzen: Sorgin Dantza, Gure Patxintxiak saria, makarroi jana eta Bustiblai. 

Sorgin Dantzako entseguak

• Ekainaren 4, 6, 11, 13, 18, 20 eta 25ean izango dira, Okendo plazan (eguraldi txarra egiten badu Oriarte Landaberriko edota Sasoeta ikastetxeko estalkian ariko dira). Ordua, 20:00ak.

Gure Patxintxiak

• 65 urte edo gehiagoko bi pertsona maitagarri omenduko dituzte aurten ere. Hautagaiak aurkezteko epea ekainaren 1etik 16ra artekoa izango da. Iradokizunak kultura@ttakun.eus helbide elektronikora nahiz Ttakunen sare sozialetara bidal ditzakete herritarrek, edo, bestela, bulegora etorri (Geltoki kalea, 4). 

Saridunak aukeratzeko epea 17an irekiko dute eta 24a izango da azkeneko eguna. Sariak 28an banatuko dituzte.

Makarroi jana eta Bustiblai

• Ekainaren 28an izango da, haurren txupinazoa eta gero. Kalejiran joango dira erdigunetik Atsobakarrera, 14:00etan bazkalduko dute. Ostean egingo dituzte Bustiblai eta ur jolasak. Txartelak salgai Ttakunen bulegoan, 3 eurotan, ekainaren 10etik aurrera.