Luis Angel Argote Martin gasteiztarra da ''Sorgin Jaiak' izeneko kartelaren egilea, eta bere lana izan da epaimahai teknikoaren gustukoena. Hori hala izanik, 600 euroko sarria eskuratu du artistak, eta bere lana izango da, orain, festen egitaraua ilustratuko duen irudia. Hori herriko komertzioetan ere ikusgai jarriko dute.
Bestelako iritzia izan dute, berriz, herritarrek. Udal ordezkariek jakinarazi dutenez orotara 185 parte hartze izan ditu afixa aukeratzeko parte hartze prozesuak, eta Lasarteoriatarrei hamahirugarrena izan da gehien gustatu zaiena. Horren ostean, bigarren lana izan da bozkatuena, eta, hirugarren gustukoena seigarren afixa.
Bestalde, jaietako omendua nor izango den datozen egunetan jakinaraziko duela esan du Festak saileko zinegotzi Txus Alonsok.