Harkaitz Canorekin izan dira irakurle txokoko kideak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 22a, 10:40

Giro ederrean aurrera eraman zuten atzoko saioa eta argazki bat ere atera zuten. Argazkia: Irakurle txokoa.

'Ni ez naiz Laboa' Mikel Laboa musikari donostiarraren biografia ilustratua izan du hizpide Lasarte-Oriako Irakurle Txokoak hilabete honetako saioan. Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe 'Josevisky'-rekin batera ondu du lan hori Harkaitz Cano herritarrak eta saiora bertaratu da egindakoari buruz hitz egitera.

Hilean behin elkartzen dira irakurle txokoko lagunak liburuez eta elkarrizketez taldean gozatzeko. Liburu jakin bat izaten dute abiapuntu saio bakoitzean baina lan bakoitzaz jarduteaz harago gai ugariri buruz aritzeko leihoak zabaltzen dituzte.

Bi saiotik behin, normalean, lantzeko aukeratu duten lanaren egilea etortzen da beraiekin solastera. Atzo, adibidez, Ni ez naiz Laboa komiki liburua izan zuten hizpide egileetako batekin, Harkaitz Cano lasarteoriatarrarekin.