"Ostalaritza establezimenduak funtsezkoak dira gure jaietan, eta, emakumeak seguru senti daitezen, plazer eta dibertimendu lekuak izatea nahi dugu. Jakitun gara berdintasunarekin duzuen konpromisoa zabala dela eta horregatik gonbidatu nahi zaituztegu prestakuntza saioan parte hartzera", adierazi dute Gizarte Zerbitzuetako langileek.