Lasarte-Oriako Udalak sanpedroak herritarrekin diseinatu asmoz, horiek osatuko dituzten musika taldeak eta bestelako kale animazioak proposatzeko aukera eman zien herritarrei parte hartze prozesu baten bitartez. Gazteria saileko zinegotzi Txus Alonsok azaldu du, orotara 137 iradokizun jaso dituztela; horietatik 101 sarean eginak izan dira, eta gainerako 36ak, berriz, etxez etxe banatutako eskuorrien bitartez jaso dituzte. Zifra horiek kontuan hartuta, eskerrak eman dizkie Alonsok parte hartzaile guztiei euren proposamenak egiteagatik.
Iradokizunak egiteko epea amaituta, eta "horiek guztiak ikusi eta baloratu ostean", gaur iragarri ditu jaietan oholtza gainean arituko diren musika talde nagusiak zeintzuk izango diren. Hauek dira egunez egun joko duten talde eta lekuak:
- Ostirala, ekainak 28
- Isla plaza: Ibai Berriak, 20:00etan.
- Okendo plaza: ETS, 23:30ean.
- Jaizkibel plaza: I love 80 Band, 00:00etan.
- Larunbata, ekainak 29
- Okendo plaza
- Bulego, 00:00etan.
- Star Ways, 02:00etan.
- Jaizkibel plaza: Carlos Jean DJa, 00:00etan.
- Okendo plaza
- Igandea, ekainak 30
- Okendo plaza:
- Maruja Limon, 20:00etan.
- Alargun Beltzak: 22:30ean.
- Okendo plaza:
- Astelehena, uztailak 1
- Okendo plaza: Belako, 23:00etan.
- Asteartea, uztailak 2
- Okendo plaza: Oxabi, 23:00etan.
Eskaintza hori, ordea, are zabalagoa egingo dute Isla plazan aurrera eramango dituzten dantzaldiek. Horiek ezin izan ditu iragarri, kontratazioetan murgilduta baitaude oraindik. Jaizkibel plazako emanaldietarako herriko taldeak kontratatu nahi dituztela ere nabarmendu du.
Aurrekontuaren berri
Iragarri dituzten kontzertu horietara zenbat diru bideratu duten zehatz argitu ez duen arren, aipatu du festak aurrera eramateko aurrekontu totalaren "erdia baino gehiago" bideratu dutela arestian aipatutako musika taldeen kontratazioetara.