Hori bai, irudimen handiko mozorroak ikusi baditut ere, beste behin, Tolosa garaile. Gure aldean hamarkada askotako tradizioa dute eta ia-ia urte osoan zer eta nola jantzi pentsatzen botatzen dute denbora. Emaitza ikusgarria izaten da. Inbidia? Ez! Gozamena! Izan ere, gauza askoren artean ona dute inauteriek zenbait egunetako jaiak izanda nork bere herrian ospatu ditzakeela egun batean eta biharamonean Tolosakoei bisita egin. Pasa berriak diren arren, ariketa bat proposatu nahi diot neure buruari: urtebeteko epea izanik, ea tolosarrei itzal egingo dien ezer bururatzen zaidan 2025erako. Ez dut uste baina saiatzea bera polita izan liteke. Proposamenak onartzeko prest!!