Atzokoaren ondoren oraindik ere gogoa eta indarra izan dutenek inauterietako igandeaz gozatzeko aukera izan dute. Goizean LOZETeko Erraldoi eta Buruhandiekin kale jira egin dute herrian barrena zenbait familia eta gaztetxok. Zoologiko ibiltari itxura zuen horrenbeste animalia elkarrekin baitzebiltzan. Erraldoiei antifazak jarri badizkiete, buruhandiek ez dute ez apaingarri ez mozorrorik erabili, eta ohi bezala, maskuria astinduz korrika jarri dituzte. Arratsaldean, dantzarako aukera izan dute Okendoko karpan. Adinekoei begirakoa bazen ere, gaztetxoak ere animatu dira. Atzo Biyak Bateko konpartsan parte hartu zutenetako batzuk ere bertaratu dira.