Azken hogei urteetan kateatu diren hiru krisiek, 2008ko finantza krisiak, 2020ko Covid-19 krisiak eta 2022ko Ukrainako gerrak gure erosahalmena murriztu dute. 2008ko Estatu Batuetako burbuila inmobiliarioaren eztandak etxebizitzen prezioen beherakada eta hipoteka merkatuaren krisia ekarri zuen, eta ekonomia askok beren hazkunde ekonomikoan kontrakzio bat jasan zuten. Horrez gain, langabeziaren igoerak eta aberastasunaren galerak kontsumoan negatiboki eragin zuten. Finantza erakunde askok arazo larriei aurre egiten zieten bitartean, beste batzuk porrota aitortu behar izan zuten. Horren ostean, 2019an eta 2020an COVID-19 pandemiak mundu mailako atzerapena ekarri zuen, mundu osoko jarduera ekonomikoan eragina izan zuena, baita langabeziaren igoera esanguratsu bat ere.
Krisi ekonomikoaren bitartean hazi ziren gazteak beren bizi proiektuak garatzeko zailtasun handiei aurre egin behar die. Gaur egun, lan merkatuan sartzeko, bertan duintasunez mantentzeko, etxebizitza eskuratzeko zein aurrezteko zailtasunen aurrean gazte asko asegabeak sentitzen dira. Gizarteak nola baztertzen dituen eta politikek babesten ez dituztela sentitzen dute. Honen arriskua gurasoen zein aiton-amonen laguntzari esker ahalik eta gutxienarekin bizirautera ohitzea da.
Eta zer egin behar dugu gazteok honen aurrean? Gazteen langabezia maila handiena duen Europako herrialdeetako batean bizi gara. Gaituta dauden gazte askok baldintza negargarriak dituzten lanpostuak dituzte, eta gainera, lan horiek onartzen ez dituztenean, alfertzat jotzen dituzte. Gainera, lana aurkitzeko zortea izan dutenen soldatak oso baxuak dira.
Gure gizarte zahartu honetan, aurrekontu erabakiak sistematikoki adinekoei laguntzera zuzentzen dira, agintariak sistematikoki gazteez ahazten diren bitartean. Gazteok ez dugu uste erretiroa hartzen dugunean pentsio bat jasoko dugunik, nahiz eta badakigun gurasoen eta aiton-amonen pentsioa ordaintzea dagokigula. Beraz, zergatik arduratu behar gara gure etorkizunaz izango ez dugula dakigunean?