Osasun sistema publikoaz hausnartuko dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urt. 24a, 09:48

Gaur egungo eta etorkizuneko zaintza ereduez gogoeta egin zuten azaroko borobilean.

Borobilean Elkarteak gaur arratsaldean aurrera eramango du urtarrileko saioa, Oriarte Landaberri institutuan, 19:00etatik aurrera, 'Osakidetza kinka larrian?' izenburupean. 

“Arduraz eta kezkaz bizi dugu duela urte gutxira arte harrotzen gintuen osasun sistemaren gainbehera”, adierazi dute elkarte horretako kideek. Ildo horretatik, solasaldi hori prestatu dute, pertsona hauek gonbidatuta, bakoitzak bere alorretik ekarpenak egin ditzan:

  • Ina Idarreta, lehen arretan aritutako sendagile jubilatua.
  • Olatz Mercader, Onkologikoko erabiltzaileen batzordeko kidea eta baita Izan Iñurri elkarteko kidea.
  • Rebeka Ubera, EH Bilduko legebiltzarkidea Gasteizko Legebiltzarrean.
  • Kontxi Rebollo, Donostialdea Osasun Sistema Publikoaren Alde plataformako kidea).

Borobilean elkarteko lagunek gogorarazi dute irekia dela ekitaldia eta herritar oro bertara daitekeela gai horri buruz duen ikuspuntua plazaratzera.