“Arduraz eta kezkaz bizi dugu duela urte gutxira arte harrotzen gintuen osasun sistemaren gainbehera”, adierazi dute elkarte horretako kideek. Ildo horretatik, solasaldi hori prestatu dute, pertsona hauek gonbidatuta, bakoitzak bere alorretik ekarpenak egin ditzan:
- Ina Idarreta, lehen arretan aritutako sendagile jubilatua.
- Olatz Mercader, Onkologikoko erabiltzaileen batzordeko kidea eta baita Izan Iñurri elkarteko kidea.
- Rebeka Ubera, EH Bilduko legebiltzarkidea Gasteizko Legebiltzarrean.
- Kontxi Rebollo, Donostialdea Osasun Sistema Publikoaren Alde plataformako kidea).
Borobilean elkarteko lagunek gogorarazi dute irekia dela ekitaldia eta herritar oro bertara daitekeela gai horri buruz duen ikuspuntua plazaratzera.