Ligen errepasoa, herriko arraunlarien eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ira. 8a, 13:00

Donostia Arraun Lagunak eskifaia, Euskotren Ligako garaikurrarekin. Arg.: Euskotren / Aitor Arrizabalaga

Arraun Ligak abuztuan amaitu ziren. Aurreko urteetan antzera, Aiora Belartieta (Donostia Arraun Lagunak) eta Intza Fernandez (Hondarribia Bertako igogailuak) izan dira Euskotren Ligan lehian eta Gaizka Ormazabal, aldiz, Hibaikako eskifaian, KAE 2 Ligan. 2023ko arraun denboraldia bukatzear da, Kontxako banderako bigarren jardunaldiaren faltan. Euskotren Ligan eta KAE 2 Ligan lehian izan diren herritarrekin solasaldia izan dugu euren esperientzia jasotzeko

Belartietak eta Lugañeneko eskifaiak Euskotren Ligako garaikurra altxa dute. Ekainetik abuztura arteko jardunaldietan egonkor ibili da Donostia Arraun Lagunak. Hasieratik lidergoari eutsi eta Orio zein Donostiarra traineruen kolpeei aurre egin behar izan die. Baina tinko mantendu eta Zarautzeko ikurriña eskuratuz amaiera bikaina eman dio lehiaketari. 2021 urteko balentria dute orain buruan eta horretarako, Kontxako bandera irabazi beharko dute.

Bosgarren postuan amaitu du Liga Hondarribia Bertako Igogailuak ontziak. Intza Fernandez herritarraren ontzia Ohorezko txandatik gertu izan da liga osoan zehar, baina behin bakarrik eman ahal izan du pausoa Santurtzin.

Igoera lehiatzeko asmoarekin Hibaikak eta Gaizka Ormazabal herritarrak ilusioz ekin zion KAE 2 Ligari. Emaitzak ez ditu lagun izan Errenteriako eskifaiak, ordea eta bosgarren postuarekin konformatu behar izan dute.