Bertso poteoa, manifestazioa eta elkartasun afaria egin dute sorginek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 30a, 22:54

Bertso poteoan hasi dute gaurko arratsaldea sorginek, eta presoen etxeratzea eskatzeko mobilizazioa egin dute gero. Gauerako indarrak berreskuratzeko, elkartasun afarian batu dira. 

Earra bertso eskolako bertsolariekin batera ekin dio Sorgin Jaiak-ek gaurko arratsaldeari. Okendo plazan, txosna aurrean kantatu dituzte lehen errimak; giro bikaina antzeman da.

Hori amaitu ostean, euskal presoen etxeratzea eskatzeko manifestazioa abiatu dute plaza beretik. Lasarte-Oriako hiru presoen (Ibon Fernandez Iradi, Aitzel Iriondo eta Javi Gallaga) senide eta lagunak izan dira manifestazio buru, eta horien atzetik deialdiarekin bat egin dute ehunka herritar. Okendotik abiatu eta Kale Nagusian barrena iritsi dira Zumaburura. Handik itzulerako bidea hartu, eta hasiera leku berean amaitu dute. 

Indarrak hartzeko, elkartasun afaria

Erlazionatuak