Ederki gozatu dute etxeko txikienek Bizipoza Akelarrean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 29a, 16:46

Sorgin Jaiak-en egitarauaren barruan, Bizipoza Akelarreaz gozatu dute lasarteoriatar gaztetxoek gaur goizean. Porrotx eta Marimototsekin batera. Bizi garen lurra zein koloretakoa den erakutsi diete sudurgorriek haurrei, eta Pirritxen bisita azkar bat ere jaso dute. Ondoren, harriak margotzeari ekin diote denek elkarrekin, eta arte lan ederrak osatu dituzte. 

Erlazionatuak

Bizipozaren Akelarrea Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2023 eka 29 Kultura