Patata tortilla eta rukula entsalada, azken eguneko menua

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 1a

Herriko sorginek artisauen azoka, patata tortilla txapelketa eta pare bat musika emanaldi botako dizkiote edabe magikoari. Gaur edango dute azkenekoz, jai alternatiboen azken eguna izango delako. 

Gaurko egitaraua
  • 11:00-14:30. Sorgin azoka. Askatasuna plaza eta Kale Nagusia.
  • 16:00. II. Sorgin Tortilla Txapelketa, Okendo plaza.
  • 18:30. Ankoker taldearekin kalejira, Okendo plaza eta Kale Nagusia.
  • 22:00. Rukula taldearen kontzertua, Okendo plaza.