Larunbata, egun luzeena

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 1a, 08:00

ATLO elkarteak antolatutako gaztetxoen danborrada 17:30ean abiatuko da, Kale Nagusitik.

Larunbat goizetik hasi eta igande goizaldera arteko egitaraua prestatu dute udalak eta eragileek uztaileko lehen egunerako: xexenak, haurrentzako eta nerabeentzako parkeak, gaztetxoen danborrada, makina bat kontzertu... Besteak beste, gaupaseroen eguna izango da.

Gaurko egitaraua
  • 07:00etan, xexenak Sasoeta ikastetxean, Saka ganadutegiaren eskutik.
  • 11:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da Blas de Lezo kaletik, Ttirriki Ttarraka taldea lagun duela.
  • 11:30etik 13:30era, haurrentzako parkea Andatza plazan.
  • 16:30etik 18:30era, 13 urtetik gorako nerabeentzako parkea Andatza plazan.
  • 17:30ean, gaztetxoen danborrada abiatuko da Kale Nagusitik eta herriko kaleetan barrena ibiliko da.
  • 18:30ean, haurrentzako disko festa, DJ Nemux-en eskutik, gazte esparruan.
  • 19:00etan, Mexico Lindo mariatxi taldearen kontzertua, udaletxe zaharretik abiatuta.
  • 22:45ean, entzierro txiki bat egingo dute Kale Nagusian, jostailuzko zezenekin.
  • 23:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
  • 23:00etan, Supersingels taldearen kontzertua Isla plazan.
  • 00:00etan, disko festa gazte esparruan, DJ Nemux-en eskutik.
  • 00:00etan, La Guardia taldearen emanaldia Okendon.
  • 02:00etan, Dinbi Banda batukada taldearen saioa, Okendo plazatik abiatuta.
  • 02:30ean, Starways taldearen kontzertua Okendon.
  • 04:30ean, Dinbi Banda batukada taldearen bigarren saioa, Okendo plazatik hasita.