'Zeinen Ederra Izango Den' sanpedroetako ostirala

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 30a, 08:00

Jendetza etorriko da gaur gauean Okendo plazara, Neomak eta Zetak taldeak ikustera.

Ostirala iritsi da, iritsi da ostirala... Asteartetik festa giroan murgilduta daudenei batuko zaizkie lan aste arrunt bat izan duten guztiak. Makina bat aukera izango dituzte disfrutatzeko, eta gaua nahi beste luzatzeko. Neomak eta Zetak taldeek, adibidez, kontzertu ederrak emango dituzte Okendo plazan.

Gaurko egitaraua
  • 11:00etan, sanpedroetako pilota txapelketako finalak, Loidibarren pilotalekuan.
  • 11:30etik 13:30era, haurrentzako parkea Andatza plazan.
  • 12:00etan, lerroko dantzen erakustaldia, Biyak Bat adinekoen egoitzako lagunen eskutik.
  • 16:30etik 18:30era, haurrentzako parkea Andatza plazan.
  • 17:00etan, errekortarien erakustaldia Sasoeta ikastetxeko patioan, Saka ganadutegiaren eskutik.
  • 18:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsa herrian barrena.
  • 18:30ean, pilota partidak Loidibarren pilotalekuan. Erasun eta Arrillaga, Larrarte eta Mendizabalen aurka; Arteaga II eta Irazusta, Artetxe eta Merino II.aren kontra.
  • 19:00etan, Hu Ha! Remember Festa izeneko jaialdia, Andatza plazan.
  • 19:30ean, Hu Ha! jaialdiaren barruan, Mikel Bermejo eta Dario Mares-en bakarrizketa.
  • 20:30ean, zuzeneko musika saioa Andatza plazan, 90. hamarkadan girotuta, zenbait DJren eskutik.
  • 22:45ean, entzierro txiki bat egingo dute Kale Nagusian, jostailuzko zezenekin.
  • 23:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
  • 23:00etan, Azabache taldearen kontzertua Isla plazan.
  • 23:00etan, Neomak taldearen emanaldia Okendon.
  • 00:00etan, DJ Txolas-en saioa gazte esparruan.
  • 00:00etan, Hu Ha! Remember Festaren jarraipena Andatza plazan.
  • 01:30ean, Zetak taldearen kontzertua Okendo plazan.