Akelarrea eta urtebetetze berezi bat

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 29a, 08:00

Bizipozaren Akelarrean irri, kantu eta dantza eginda hasiko dute San Pedro eguna herriko sorginek, Porrotx eta Marimotots pailazoekin eta makina bat herritarrekin batera. Bestalde, Elektropottotte elektrotxarangak bere lehen urtebetetzea ospatuko du, 20:00etatik aurrera erdigunea hankaz gora jarrita.

Gaurko egitaraua
  • 12:00. Bizipozaren Akelarrea, Okendo plaza
  • 14:30. Sorgin bazkaria, Okendo plaza
  • 17:00. Sorgin konoa, Okendo plaza 
  • 20:00. Elektropottotte elektrotxarangaren emanaldia, Okendo plaza eta Kale Nagusia
  • 22:00. Lizartxo erromeria, Okendo plaza
  • 01:30. DJ La Fulana, Okendo plaza