Bizipozaren Akelarrera gonbidatu dituzte herritarrak pailazoek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 27a, 08:00

Porrotx eta Marimotots pailazoak irrikaz daude hilaren 29ko Bizipozaren Akelarrerako. 12:00etan izango da, Okendo plazan. Bizipoza elkartearekin eta Sorgin Jaiak-ekin batera, irri, kantu eta dantza egingo dute. Hori guztia ahalik eta herritar gehienekin egite aldera, gonbida luzatu diete guztiei.

Bizipozaren Akelarrea
  • Porrotx eta Marimototsekin kantu eta jolas, Bizipoza koloretan.
  • Haur bakoitzak harri bana hartu, eta bere bizipoza margotuko du.
  • 13:00etatik aurrera, Bizipozako elkarteekin eta familiekin koloreak astintzen: zer da Bizipoza zuretzat?
  • Ondoren, kalejira egingo dute Askatasunaren plazara, Xumela korua eta Oaintxe in deu! txarangaren laguntzarekin.
  • Euskararen 10. Maratoialdian landatutako bi zuhaitzen alboan, Bizipoz harrien landaketa.
  • Talde argazkia eta agurra, kantuan.
Erlazionatuak

Dena prest dute aurtengo akelarrerako

Txintxarri Aldizkaria 2023 eka 16 Gizartea