Udal ordezkariek nabarmendu dutenez, udalerri osoa jaien bueltan bateratzea da haien helburua. "Banderak banatzen hasi ginen duela zenbait urte eta arrakasta izugarria izan zuen; askok, balkoietan zintzilikatu beharrean, kapa gisa eramaten zituzten". Horrekin batera, zapia bezelako elementu "bereizgarri" bat eman nahi diete herritarrei.
Zapiak hartu nahi dituztenek kultur etxera joan daitezke eskatzera, harrera gunera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, edo, bestela, udaletxera, Alkatetzara, 09:00etatik 14:00etara.