San Pedroetako pilota txapelketako finalistak erabaki dira

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 26a, 15:50

Intza elkarteak antolatzen duen San Pedro jaietako esku pilota txapelketako finalak ostiralean, 11:00etan, jokatuko dira Loidibarren pilotalekuan. Maiatzaren 27tik ekainaren 24ra ligaxkako jardunaldiak jokatu dituzte pilotariek eta dagoeneko finaletan jokatuko duten gazteen izenak argitara eman ditu pilota elkarteak

Benjamin mailan Xuhar Gilek eta Peru Azkaratek Etxahun Gartzia eta Unai Olazabal izango dituzte aurrez aurre. Alebinetan Unax Urdangarin eta Irai Jauregi bikoteak Ekhi Iparragirre eta Lier Garmendiaren aurka neurtuko dituzte indarrak eta infantil mailan, Eñaut Huizi eta Oier Jauregiren aurkari izango dira Lier Fernandez eta Itxaso Iparragirre. Jaialdia amaitzean txapelketako parte hartzaile guztiei sariak banatuko zaizkie eta pilota eskolako amaiera modura, bazkaria ere izango dute.