Hartu erratzak eta jantzi gonak, Lasarte-Oriako sorginon akelarrea hastear dago eta!
22 urte igaro dira sorginok txozna baten bueltan, ideia, helburu eta aldarrikapen ezberdinak oinarri izanik, lehen edabea prestatzen hasi ginenetik. Euskararen erabilera eta herritarren parte hartzea sustatzea, kontsumo ereduen eta bertako ekoizleen inguruan hausnartzea, feminismoan oinarritutako aisialdi ereduak sustatzea... hamaika izan dira akelarre honetan oihukatutako aldarriak.
Jaiak antolatzeko bidea, ordea, ez da beti izan algara eta ospakizuna. Argi ikus daiteke, Euskal Herrian, eta baita Lasarte-Orian ere, emakume, trans, bollera, marika eta oro har, sexu eta genero disidenteen aurkako erasoak gertatzen direla. Baina, hauek ez dira gertaera isolatuak, menderatuak, biolentatuak eta isilduak nahi gaituzten sistema zisheteropatriarkalaren isla gordina baizik.
Honen aurrean, Sorgi Jaiak-ek txoznagunea denontzako espazio segurua izatea helburu izanik, eraso matxisten aurrean jarduteko protokoloa osatu du. Gauzak horrela, eraso bat jasan edo ikusi duen edonork, txoznagunean kokatzen den puntu morera gerturatzeko aukera izango du. Bestalde, eraso baten aurrean laguntza eskatzeko, hurrengo telefono zenbakia ere herritarren eskura egongo da: 632 64 98 28.
Beraz, jaiak, kaleak eta gauak gureak ere badirela, jaiez gozatzeko eskubidea dugula eta inolako erasorik onartuko ez dugula aldarrikatuko dugu. Hartu zuen erratzak eta ozen esan dezagun autodefentsa feministaz armatuta gaudela eta gure artean saretzen, babestek eta elkar zaintzen jarraituko dugula.
Gora Borroka Feminista!
Sorgin Jaiak